XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, latinak euskarari ekarri dion emaitza ederra dela ez da ukatzerik, zeren munduko zibilizazio handi baten ikuspegi eta esperientzia txertatu bait dio.

Mundu berri bati dagokion hiztegi teknikoa ekarri dio, eta zentzu honetan, harrigarria ere bada latinaren emaitza euskarak bereganatzea, nahiz-eta ez jakin zer gertatuko ote zen erromatarren inperio boteretsuak bizirik denbora gehiagoan iraun bazuen.

Dena den, inperioa jausi zen baina latina ez.

Eliza eta kristau erlijioaren eraginez, mende luzeetan zehar jarraitu bait zuen.

Latinaren jatorriko hitz multzo bat.

Laborantza: - Zuhaitz: oliba, olio (oleum), Bago (fagus), gerezi (ceresia), muxika, gaztaina, biku....

- Barazki eta labore: garau (granum), zekale (secale), tipula, baba biper, lili / lore (Lilium / florem), lino, kalamu, kardu....

- Etxagintza eta lanabes: gisu (gypsum), teila, adreilu, ingude (incudinem) kate (catenam) aingura (ancoram) daraturu (taratum).

- Merkatalgo hitzak: merkatu, merke-tari, tratulari, lukurru (lucrum), abere / aberats (Habere)....

- Lege eta administralgo: lege (legem), jende (Gens), populu, estakuru (obstaculum), seguru (securum), gaztigatu, zigilatu, sakratu edo sagaratu, alokatu (adlocare), frogatu, debekatu, mendekatu (vindicare)....

- Elizaren hiztegia: parrokia, eliza, gurutze, paradisu, zeru, infernu, aingeru, kristau, saindu (sanctu) , mirakulu, izpiritu, bekatu, bake, dohain, bertute, bizio, arnegatu, predikatu, bedeinkatu, madarikatu, barkatu....

- Besta eta jai egun: besta, denbora, bazko, mendekoste, garizuma, kuartatenporak, erramu, abendu, beila (bijili) bezpera....

- Eskolastika filosofia: eskola,-tu, liburu, maisu, ideia, zentzu, ohore, zapore, dolu, arima.......